AURKEZPENA

 

MADDI ETA TERESA

Kaixo! Maddi eta Teresa gaituzue. 3. zikloko ikasleak gara eta gaur gure web-orria egiten ari gara. Bertan gauza politak ditugu zuentzat.

Espero dugu zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa!!!


 

Kaixo! Nire izena Teresa da. 5. mailan nago eta Beltz taldekoa naiz. Maiatzaren 12an jaio nintzen, 2009 urtean. Hiru anaia ditut: Cristian, Bruce eta Manuel. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait. Nire animalia gustukoenak txakurrak dira. Nire kirol gustukoena saskibaloia da. Nire ustez, kolore politena urdina da eta nire janaririk gustukoena arroza da.  

AGUR ETA ONDO PASA!!!

Kaixo! Nire izena Maddi da, 11 urte ditut , 6. mailan nago eta Urdin taldekoa naiz. Maiatzaren 24ean jaio nintzen, 2008 urtean. Lagunekin gelditzea asko gustatzen zait. Nire lagun hoberenak Angela, Uxue, Abi, Aya, Djeneba eta Laura dira. Nire animalia gustukoenak katuak eta txakurrak dira. Nire kirol gustukoena saskibaloia da. Nire kolore gustukoenak urdina eta gorria dira. Nire janaririk gustukoenak pizza eta haragia dira. Nire abesti gustukoenak ‘Roxanne’ eta “Tusa” dira eta nire abeslari gustukoenak Karol G eta Plot twist dira.