AURKEZPENA

 

AYA ETA IRIANE

Kaixo! AYA eta IRIANE gara. 3. zikloko ikasleak gara eta gaur gure web-orria egiten ari gara. Bertan gauza politak dauzkagu zuentzat.

Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

Kaixo! Nire izena Aya da. 6. mailan nago eta Urdin taldekoa naiz. Abuztuaren 10ean jaio nintzen, 2008 urtean.  Nire lagunak Nahia, Angela, Irune, Naroa, Codou, Maddi eta Ainhoa dira. Bi ahizpa, Yanat eta Rawia, dauzkat eta Mohamed izeneko anaia bat.  Nire animalia gustukoenak hamsterrak eta txakurrak dira. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait, kirola egitea ere bai.  Nire kirol gustukoenak futbola eta saskibaloia dira. Erreala taldekoa naiz nire futboleko jokalaririk gustukoena Etxezarreta da. Nire kolore gustukoenak urdina eta turkesa dira eta nire janaririk gustukoenak makarroiak eta pizza dira. Nire abeslaririk gustukoenak Karol G, Maluma , Becki G, Anuel, Sebastian Yatra eta Rosalia dira. Eta bukatzeko, nire Tiktorik gustukoena Charli Damelio da.

Kaixo! Nire izena Iriane da. 5. mailan nago eta Beltz taldekoa naiz. 2009 urteko apirilaren 25ean jaio nintzen.  Nire lagun hoberenak Oihane, Paula, Lidia, Izaro, Saioa, Eukene, Haizea eta Arale dira. Nire animalia gustukoena Border colie arrazako txakurra da.  Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait eta kirola egitea ere bai.  Nire kirol gustukoenak futbola eta saskibaloia dira. Nire jokorik dibertigarriena Brawl stars da. Erreala taldekoa naiz eta nire ustez, jokalaririk  hoberena Aritz Elustondo mutiletatik, eta nesketatik Naikari García da. Nire Tik toker gustukoenak Naim Darrechi eta Jose Julio dira mutiletatik, eta nesketatik Charli Damelio. Gehien gustatzen zaidan kolorea gorria da eta nire janaririk gustukoena pizza da.

AGUR ETA ONDO PASA!