AURKEZPENA

 

IMANOL ETA EKI

Kaixo lagunok! Imanol eta Eki gara. 3. ziklokoak gara eta gure web-orria egiten ari gara. Lan asko egiten ari gara eta espero dugu asko gustatzea.

Agur eta ondo pasa eguna!

Kaixo! Nire izena Eki da. Nire izenak eguzki esan nahi du. 10 urte ditut. 5. mailan nago eta Hori taldekoa naiz. 2009 urteko irailaren 6an jaio nintzen. Eider izeneko arreba bat daukat. Nire animalia gustukoenak txakurrak, katuak, zaldiak eta azeriak dira. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait. Nire zaletasuna dantzatzea, margotzea ... da. Urdina, nire ustez, kolore politena da. Telesaio gustukoenak Boing eta Disney chanell ditut. Nire janari gustukoenak makarroiak eta entsalada dira.

Kaixo! Nire izena Imanol da. 6. mailan nago eta Berde  taldekoa naiz. 2008 urteko otsailaren 6an jaio nintzen. 15 urteko anaia bat dut. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait.  Nire lagun hoberenak Jose, Aitor eta Iñigo dira. Nire animalia gustukoenak zaldiak dira. Mugikorrarekin jolastea gustuko dut. Nire kirol gustukoena futbola da. Nire ustez, kolore politena berdea da eta janaririk goxoenak makarroiak eta txuletak dira. Nire youtuber gustukoenak Logan g., Wilyrex eta El churches dira.