AURKEZPENA

 

Mihaela eta Lili

Kaixo lagunok! Gaurkoan Mihaela eta Lili gaituzue weba egiten. Biok Ordiziako Urdaneta ikastetxean ikasten dugu 3. zikloan. Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.


Agur eta ondo pasa!

Kaixo! Nire izena Lili da. 5. mailan nago eta Hori taldekoa naiz. 2009 urteko abuztuaren 4ean jaio nintzen.  Nire lagun hoberena Rebeca da. Nire animalia gustukoena itsas-zaldia da. Lagunekin jolastea, familiarekin egotea, Euskal dantza, balleta eta eskalatzea gustatzen zait.  Nire ustez, jokorik dibertigarriena ‘Minecraft’ da. Eskaladan apuntatu nahi dut, baina ez dakit non . Gehien gustatzen zaidan kolorea fuksia da eta nire janaririk gustukoena oilaskoa patata frijituekin da.

Agur denoi!

Kaixo!!!!! Nire izena Mihaela da. 6. mailan nago Berde taldean. Ekainaren 4an jaio nintzen, 2008an. Nire lagun hoberenak Codou, Nagore, Djeneba, Maren, Amalia, Harri eta Naroa dira. Nire kirolik gustukoena futbola da. Nire futboleko jokalaririk gustukoena Leo Messi da. Nire talderik gustukoena Bartzelona da. Nire kolore gustukoenak  berdea eta beltza dira. Nire zaletasunak futbolean jolastea eta marraztea dira. Nire janaririk gogokoena entsalada da. Nire animaliarik gustukoenak txakurrak eta lehoiak dira.

Agur eta oso ondo pasa !!!