Kaixo! Nire izena Enara da eta 11 urte ditut. 6. mailan nago eta More taldekoa naiz. 2008 urteko azaroaren 2an jaio nintzen. Nire anaiak Oihan izena du eta nire ahizpak Irati. Nire kirol gustukoena futbola da. Nire futbol-talde gogokoena Erreala da eta Odegard nire jokalari gustukoena. ‘Bat bat’eko liburuak gustatzen zaizkit. Nire kolore gustukoena urdina da. Nire animalia gustukoena txakurra da eta nire janaririk gogokoena makarroiak dira. Lagun asko ditut: Natale, Nagore, Ainhoa.G, Ainhoa.C, Naroa, Izaro...

Kaixo! Nere izena Izaro da. 5. mailan nago eta Gorri taldekoa naiz. 2009ko martxoaren 26an jaio nintzen eta 14 urteko anaia bat dut, Aratz. Nire  lagunekin jolastea asko gustatzen zait. Ordiziako Azatxo taldean, saskibaloien jolasten dut. Txikitan gimnasia erritmikoa egiten nuen eta asko gustatzen zitzaidan. Nire futboleko talde gustukoenak Real Sociedad, Real Madrid eta Barça dira. Nire kolore gustukoenak horia, laranja, gorria, arrosa, morea, urdina, turkesa eta berdea dira. Nire youtuber gustukoenak AuronPlay, Exi, Thegrefg eta Twin Melody dira.