AURKEZPENA

Kaixo! Ni Jon naiz, 6. mailan nago eta More taldekoa naiz. 2008ko ekainaren 12an jaio nintzen. Nire lagun hoberenak Joel, Aritz, Aitor.... dira.  Nire kirol gustukoena saskibaloia da eta Espainiako taldea gustatzen zait.  Nire kolore gustukoenak gorria eta urdina dira. Storm liburuak atsegin ditut. Nire janaririk gogokoena burritoak dira. Nire youtuber gustukoenak Withzak, Anikilo eta Alvaro dira. Beyblade Burst Turbo ere gustatzen zait.

Kaixo lagunok! Gaurkoan Nicole eta Jon gaituzue gure weba egiten. Biok  Ordiziako Urdaneta ikastetxean ikasten dugu 3.zikloan. Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa!

Kaixo! Ni Nicole naiz eta 10 urte ditut. 5. mailan nago eta Berde taldekoa naiz. Nire lagun hoberena Maialen da. Youtube ikustea asko gustatzen zait eta nire ustez, “Hola soy German” eta “JuegaGerman” dira hoberenak. Ordenagailuan jolastea asko gustatzen zait. Nire janari gustukoena pizza da. Gogoko dudan jokoa Roblox da. Jolastea gustuko dut eta nire animalia gogokoena txakurra da. Nire ametsa aktoresa izatea da, Nicole Kidman bezala.