AURKEZPENA

AINHOA ETA ASIER

Kaixo! Gaurkoan hemen Ainhoa eta Asier gaituzue. 3. zikloko ikasleak gara eta hemen gure web-orria egiten ari gara. Bertan gauza politak ditugu zuentzat.

Espero dugu zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa!!!      

Kaixo! Nire izena Asier da eta 11 urte ditut. 5. mailako Berde taldean nago. Familian 5 gara: aita, ama, bi ahizpa eta ni. Nire lagun hoberena  Angel da, baina lagun gehiago ditut.  Animaliak maite ditut . Handitan  erizaina izan nahi dut. Euskal dantzak ikasten ditut. Kometarekin ibiltzea eta nire lagunekin egotea gustatzen zait. Nire kolore gustukoena urdina da. Espagetiak asko gustatzen zaizkit.

Kaixo, ni Ainhoa naiz eta 11 urte ditut. 6. mailan nago More taldean. Ordizian bizi naiz . Egoitz izeneko anaia bat dut eta 17 urte ditu. Perikito izeneko txori bat dut. Nire lagun hoberena Enara da.  Janari gustukoenak zopa eta kroketak dira.  Saskibaloia gustatzen zait eta futbola ere bai. Nire futboleko jokalari gustukoena Nahikari da. Bukatzeko, Aitana Ocanaren  musika ere gustatzen zait. Nire kolore gustukoena urdin argia da. 18 da nire zenbaki gogokoena.

Agur eta ondo pasa!!!!