AURKEZPENA

AINHOA ETA DEIANE

Kaixo! Nire izena Deiane da.  10 urte ditut, 5. mailan nago eta More taldekoa naiz. Maiatzaren 10ean jaio nintzen 2009 urtean. Zumarragan jaio nintzen eta Ordizian bizi naiz. 13 urteko ahizpa bat, 15 urteko beste bat eta 3 urteko anaia bat daukat. Nire lagun hoberenak Oneka, Maialen , Ainhoa.R, Ainhoa.C, Simona eta Nahia  dira. Nire animalia gustukoena lepaluzea da. Nire kirol gustukoena eskubaloia da. Nire kolore gustukoenak urdina eta arrosa dira. Nire lagunekin ibiltzea asko gustatzen zait. Bartzelonazalea  eta Real Sociedadzalea naiz eta nire jokalari gustukoenak Messi eta Oyarzabal dira . Youtuber asko ditut gustuko: Momentos divertidos, Sandra Sires Art, Katie angel eta Alexity... Ez zait gustatzen nire lagunekin haserretzea, oso neska alaia eta dibertigarria naizelako.

Kaixo! Nere izena Ainhoa da. 6. mailan nago eta Gorri taldekoa naiz. Apirilaren 12an jaio nintzen 2008 urtean. 18 urteko anaia bat dut, Aitor izenekoa. Nire  lagunekin jolastea asko gustatzen zait. Ordiziako Goierri Gorri taldean futbolean jolasten det. Futbolari gustukoenak Isco, Asensio eta Neymar dira. Nire ekipo gustukoena Real Sociedad da. Nire kolore gustukoena urdina da. Nire youtuber gustokoena AuronPlay da.

Kaixo!! Hemen AINHOA  eta DEIANE gaituzue geure web-orria egiten. Bertan gauza interesgarri asko jarri behar ditugu zuek ikusteko. Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa!