AURKEZPENA
 

NORA ETA MAIALEN

Kaixo lagunok! Maialen eta Nora gaituzue txikiweb-gelan lan asko egiteko prest. Argazkiak, bideoak... egingo ditugu zuek ikusteko. Espero dugu zuen gustukoa izatea.

Kaixo! Nire izena Maialen da. 5. mailan nago eta More taldekoa naiz. 2009 urtean irailaren 21ean jaio nintzen. 12 urteko ahizpa bat dut, Maren. Nire lagun hoberenak Nicole, Oneka, Irati, Harri eta Ciara dira, baina batzuetan haserretu egiten gara. Nire animalia gustukoena txakurra da. Nire abeslari gustukoena Alan walker da. Nire janaririk gustukoena makarroiak dira. Saskibaloia da nire kirolik gustukoena. Nire ustez,  kolore politenak urdina  eta turkesa dira. Eta nire abesti gustukoena Zootropoliseko abestia da.

Nire youtuber gogokoena The Crazy Hacks da.

Kaixo! Ni Nora naiz eta 12 urte ditut. 6. mailan nago eta Hori taldekoa naiz. Bi anai-arreba ditut: Ane, 15 urtekoa eta Asier, 19 urtekoa. Nire lagun hoberenak Natale eta Enara dira. Nire kirolik gustukoena futbola eta korri egitea dira. Nire futbol talde gustukoena Erreala da. Nire jokalaririk gustukoenak Odegaard eta Oyartzabal dira eta nesketatik Nahikari eta Ane Etxezarreta. Nire janaririk gustukoenak txuleta eta arroza dira. Nire animalia gustukoenak txakurrak eta katuak dira. Nire kolore gustukoena urdina da. Nire youtuber gustukoenak logan, Salva, The Shooter coc, Thegrefg eta Agustin dira.

Beno agur eta ondo pasa!







































MAIALEN

        NORA