AURKEZPENA

 

Kaixo! Chama eta Ivan gara. 3. zikloko ikasleak. Gaur gure web-orria aurkeztuko dizuegu. Bertan gure gauza gustukoenak ezagutuko dituzue.

Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa eguna!!!

Kaixo! Nire izena Chama da. 6. mailan nago, 11 urte ditut eta Hori taldekoa naiz. Uztailaren 11an jaio nintzen 2008. urtean. Zumarragan jaio nintzen eta Ordizian bizi naiz. 17 urteko anaia bat daukat. Nire lagun hoberenak Izaro, Nagore eta Codou dira. Nire animalia gustukoenak txakurrak dira. Nire kirol gustukoena dantza egitea da. Nire kolore gustukoena urdina da. Nire lagunekin eta familiarekin ibiltzea asko gustatzen zait.  Reala zalea naiz . Nire kanta gustukoena ‘Dance Monkey’ da.  Ez zait gustatzen negar egitea, oso neska alaia eta dibertigarria naizelako.

AGUR ETA ONDO PASA EGUNA!

Kaixo, nire izena Ivan da eta 10 urte ditut. Zumarragan jaio nintzen eta Ordizian bizi naiz. 5 urteko anaia bat dut eta etxeko handiena naiz. Nire lagun hoberenak Lukas, Ian, Iker eta Joanes dira. Arranoak asko gustatzen zaizkit. Nire ekipo gustukoenak Real Madrid eta  Juventus dira eta jokalari gustukoena Cristiano Ronaldo  da. Nire kolore gustukoena berdea da. Nire janari gustukoena San Jakoboa da. Niri dibertitzea gustatzen zait eta liskarrak, batez ere, ez zaizkit gustatzen. Oso alaia naiz.


AGUR ETA ONDO IZAN!