AURKEZPENA

 

Kaixo! Nire izena UXUE da. 5. mailan nago eta More taldekoa naiz. Azaroaren 30ean jaio nintzen 2008 urtean. Unax izeneko anaia bat dut. Nire lagun hoberenak Ainhoa, Ander, Bianca, dira. Nire animalia gustukoenak untxiak eta hamsterrak dira. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait. Nire zaletasuna marraztea da. FCB taldekoa naiz eta nire futbolaririk gogokoena Messi da. Arrosa, txuria, beltza, gorria,  nire ustez, kolore politenak dira. CrystalSims youtuberra oso ona dala iruditzen zait. Nire ustez, telesaio entretenigarriena ‘Dragon ball super’ da. Niretzat janaririk goxoenak arroza eta txokolatea dira. Ordenagailuan eta mobilean ibiltzea gustatzen zait.

Kaixo! Gaurkoan IZARO eta UXUE gaituzue hemen. 3. zikloko ikasleak gara eta hemen gure web-orria egiten ari gara. Bertan gauza politak ditugu zuentzat.

Espero dugu zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa!!

Kaixo! Nire izena IZARO da. 6. mailan nago eta Hori taldekoa naiz. Ordizian jaio nintzen 2008ko apirilaren 8an. Nire lagun hoberenak Nagore eta Chama dira. Bizikletan ibiltzea, kirola egitea eta lagunekin gelditzea gustatzen zait. Nire animalia gustukoenak panterak, txakurrak eta izurdeak dira. Nire kirol gustukoena igeriketa  da. Nire kolore gustukoenak urdina eta morea dira. Nire janaririk gustukoenak arroza eta makarroiak dira. Nire abesti gogokoena ‘Si por mi fuera’ da. ‘Casel’ nire telesaio gogokoena da. Nire ekipo gustukoena Reala da. Agirretxe da nire jokalaririk gustukoena. Ordizia da nire leku gustukoena. Izaro, Beret eta Xoel lopez dira nire abeslari gustukoenak.


Agur denoi eta ondo pasa!!