AURKEZPENA

 

SAIOA ETA KAROLAIN

Kaixo! Nire izena Saioa da. 5. mailan nago eta azaroaren 18an jaio nintzen, beraz, 10 urte ditut. Urdin taldekoa naiz. Nire lagunak Oihane eta Izaro dira. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait, paisaiak marraztea, Soinketa eta Matematika ere bai.  Nire animalia gustukoenak elefanteak eta txakurrak dira. Nire kirol gustukoenak saskibaloia eta igeriketa dira.  Nire ustez, kolore politena turkesa da. Nire janaririk gustukoenak arroza eta kroketak dira.

Kaixo, nire izena Karolaine da eta 11 urte ditut. Donostian jaio nintzen eta orain Ordizian bizi naiz. Bost anai-arreba ditut, hiru neska eta mutil bat, eta ni hauetako ertaina naiz. Urdaneta eskolara joaten naiz eta More taldekoa naiz. Nire lagun hoberenak Maren eta Alejandra dira. Nire janari gustukoenak pizza eta albondigak dira. Kirolzalea naiz; gimnasia erritmikoa eta futbola gustatzen zaizkit. Nire youtuber gustukoenak Keiti Angel eta Sandra Siresart dira eta nire Tiktoker gustukoenak Siete eta Lucia Bellido dira. Gorria eta morea ditut kolore gustukoenak. Nire animalia gustukoenak txakurrak eta lehoiak dira.

Kaixo lagunok! Gaurkoan Saioa eta Karolaine gaituzue hemen,Txikiwebgunean, lan egiteko prest.

Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea!