AURKEZPENA

 

NATALE ETA OIER

Kaixo! Gaurkoan Natale eta Oier gaituzue Txikiweben. 3. zikloko ikasleak gara eta gaur gure web-orria egiten ari gara. Bertan gauza politak ditugu zuentzat.

Espero dugu zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa!!!

Aupa!! Ni Natale naiz 3. zikloko Urdin taldekoa. Urriaren 8an  jaio nintzen 2008 urtean. Danel izeneko anaia bat daukat. Nire lagun hoberenak Naroa, Enara, Nora, Anahi, Laura, Ioana, Irina eta Ainhoa G. dira.  Nire animalia gustukoenak txakurrak dira. Nire kirol gustukoena saskibaloia da. Nire denbora librean saskibaloian jolastea eta lagunekin egotea gustatzen zait. Nire kolore gustukoena urdina da. Nire futbol talde gustukoena Real Madrid da eta jokalari gustukoena Marco Asensio da eta nire pilotari gustukoena Jokin Altuna da. Nire saskibaloiko jokalari gustukoenak hauek dira: Sergio Llull, Ricky Rubio eta Pau Gasol. Nire janari gustukoenak makarroiak eta lasagna dira eta nire serie gustukoena “La que se avecina” da.


AGUR ETA ONDO PASA!!

Kaixo! ni Oier naiz. 5. mailan nago, Gorri taldean nago eta 10 urte ditut.

Etxean 3 gara: ama, Hodei anaia eta ni. Hodeik 15 urte ditu. Nire lagunik hoberena Marian da.

Nire animaliarik gustukoenak txakurrak, katuak, arrainak eta untxiak dira. Nire janari gustukoenak pizza, entsalada eta limoizko helatua dira. Denbora librean musika entzutea, irakurtzea, telebista ikustea eta bideojokoetan jolastea gustatzen zait.


AGUR ETA ONDO PASA!!!