AURKEZPENA

 

Kaixo, nire izena Eneko da eta 11 urte ditut. Zumarragan jaio nintzen eta Ordizian bizi naiz. Bi anai-arreba ditut, neska bat eta mutil bat eta etxeko txikiena naiz. Nire lagunak Ibai, Patxi, Jose, Unai, Joseba, Lukas, Iuli, Ibai. R, Yeray eta Daniel dira. Niri txakurrak asko gustatzen zaizkit eta txakur bat daukat Toby izenekoa. Nire lehengusuak, berriz, katu bat dauka eta oso txintxoa da,  nire katu gustukoena txuria da. Nire janari gustukoena arroza da; nik oso goxoa egiten dut.


AGUR ETA ONDO PASA!!

Kaixo lagunok! Gaurkoan Arale eta Eneko gaituzue gure weba egiten. Biok  Ordiziako Urdaneta ikastetxean ikasten dugu 3.zikloan. Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa!

Kaixo! Nire izena Arale da. 5. mailan nago eta Gorri taldekoa naiz. Urriaren 2009 urteko 28n jaio nintzen. 2 urteko  ahizpa bat eta 13 urteko anaia bat dut. Nire lagun hoberenak Naiane eta Izaro dira. Nire animalia gustukoenak katua, perezosoak, koalak eta txakurrak dira. Nire ustez, abeslari hoberenak Becky G, Natti Natasa, Arrian Music, Twin melody, Beret eta Sebastian Yatra dira eta nire abesti gustukoena ‘Vuelve a decirme lo de siempre’ da.  Pasta jatea asko gustatzen zait. Dantza eta saskibaloia nire gustuko kirolak dira. Nire pelikula gustukoenak  ‘Titanic’ eta ‘Coco’ dira. Nire ustez,  kolore politenak beltza, urdina eta more iluna  dira.  Nire youtuber gogokoenak Momentos divertidos, Bego Art Tv eta Hermanas Fernández  dira. Nire aplikazio gustukoena Tik Tok da.


AGUR ETA ONDO PASA!!!