AURKEZPENA

 

Kaixo! Gaurkoan hemen Angela eta Ciara gaituzue. 3. zikloko ikasleak gara eta hemen gure web-orria egiten ari gara. Bertan gauza politak ditugu zuentzat.

Espero dugu zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa!!!

 



Kaixo! Nire izena Angela da. 6. mailan nago eta Urdin taldekoa naiz. Murtzian jaio nintzen 2008ko ekainaren 9an. 7 urteko ahizpa bat daukat, Moureen izenekoa. Nire lagun hoberenak Djeneba, Maddi, Jaione, Natale, Naroa, Laura, Abi,, Ainhoa G, Ainhoa, Nora eta Codou dira. Bizikletan ibiltzea, patinatzea, lagunekin gelditzea eta play stationen jolastea gustatzen zait. Nire animalia gustukoenak txakurrak, katuak eta untxiak dira. Nire kirol gustukoenak saskibaloia, eskupilota eta futbola dira. Nire kolore gustukoena urdina da. Nire janaririk gustukoenak makarroiak eta patata-tortilla dira eta postre gustukoenak izozkiak dira. Nire abesti gogokoena ‘Class Fight’ da. ‘Goazen’ da nire telesaio gogokoena da. Nire ekipo gustukoena Real Madrid da. Marco Asensio da nire jokalaririk gustukoena. Marina D’or da nire leku gustukoena. Twin Melody dira nire pertsonai gustukoenak.

i

Agur denoi eta ondo pasa!!!

Kaixo! Ni Ciara naiz eta 10 urte ditut. 5. mailan nago eta Gorri taldekoa naiz. 17 urte dituen anaia bat dut eta Juanjo du izena. Lagun asko ditut eta horietako batzuk hauek dira: Nicole, Irati, Maialen eta Oneka... Gehien gustatzen zaidan gauza korri egitea da. Nire kolore gustukoena gorria da. Nire janari gustukoenak makarroiak eta enpanadillak dira. Nire ekipo gustukoena R. Madrid  da. Eta joko gustukoenak Just dance eta Youtube dira. Nire futboleko jokalaririk gustukoena James da.  Nire youtuber gustukoenak Wifi eta Twin melody dira. Eta nire animalia gustukoenak txakurrak, katuak eta untxiak dira.


AGUR ETA ONDO PASA!!!