AURKEZPENA

 

IOANA ETA AYOUB

Kaixo! Nire izena Ayoub da. 5. mailan nago eta Berde taldekoa naiz. Otsailaren 18an jaio nintzen, beraz, 10 urte ditut. Nire lagunak Israel, Rafael, Asier, Valentin, Valentino eta beste asko dira. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait, baita hainbat jolas, marraztea, kenpo eta futbola ere.  Nire animalia gustukoenak txakurra eta tigrea dira. Nire kirol gustukoena futbola da. Nire ustez, kolore politenak gorria eta berdea dira eta nire janaririk gustukoenak makarroiak eta  pizza dira. Futbolean Bartzelona eta Athletico de Madrid asko gustatzen zaizkit. Fortniten, Gta v eta Fifa19n jolastea asko gustatzen zait. Nire abesti gustukoena ‘la Rubia’ da.

Kaixo! Ioana eta Ayoub gara. 3. zikloko ikasleak gara eta gaur gure web-orria egiten ari gara. Bertan gauza politak dauzkagu zuentzat.

Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

Kaixo! Nire izena Ioana da. 6. mailan nago eta Gorri taldekoa naiz. Maiatzaren 11n jaio nintzen 2008 urtean. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait. Nire lagun hoberenak Noelia, Isabela, Iera, Libe, Iker, Imanol, Irina, Ainhoa, Natale, Laura, Karoline, eta Naroa dira. Nire animalia gustukoenak untxia, txakurra, katua, hamsterra, otsoa eta kanarioa dira. Etxean kanario bat daukat. Nire janari gustukoena makarroiak dira. Eta bukatzeko, nire kolore gustukoenak urdina eta morea dira.