Iepa! Ni Jokin naiz eta 10 urte ditut. 5. mailan nago eta Beltz taldekoa naiz.  Bi anaia ditut, Xabier eta Julen. Nire lagunik hoberenak Ordiziako Luca eta Donostiako Noa dira. Youtube ikustea asko gustatzen zait eta nire ustez, Thegrefg hoberena da. Tableten jolastea asko gustatzen zait. Nire janari gustukoenak pizza eta makarroiak dira. Gogoko ditudan jokoak Clash Royale eta Battlelands dira. Jolastea gustuko dut eta nire animalia gogokoena txakurra da. Nire ametsa  txutxe denda bat edukitzea da.

JOKIN

Kaixo! Nire izena Amalia da. 5. mailan nago eta Berde taldekoa naiz. Uztailaren 18an jaio nintzen 2007 urtean. Alexandra izeneko ahizpa bat dut. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait eta kirola egitea ere bai. Nire lagun hoberenak Djeneba, Simonica, Naomi eta Ioana dira. Nire animalia gustukoenak katuak, txakurrak eta untxiak dira. Nire kirol gustukoenak korri egitea eta saskibaloia dira. Nire kolore gustukoenak gorria eta berdea dira. Nire abeslari gustukoenak Twin Melody, Ana Beregoi eta Iuliana Beregoi dira. Nire janari gustukoenak makarroiak, pizza eta haragia dira.

Kaixo lagunok! Gaurkoan Amalia eta Jokin gaituzue gure weba egiten. Biok  Ordiziako Urdaneta ikastetxean ikasten dugu 3.zikloan. Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa!

AURKEZPENA