AURKEZPENA

 
 

Kaixo! Nagore eta Windel gara. 3. zikloko ikasleak gara eta gaur gure web-orria egiten ari gara. Bertan gauza politak dauzkagu zuentzat.

Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

 

NAGORE ETA WINDEL

Kaixo! Nire izena Nagore da. 6. mailan nago eta Berde taldekoa naiz. 2008 urteko martxoaren 20an jaio nintzen.  Nire lagun hoberenak Nora, Natale, Izaro eta Enara dira. Nire animalia gustukoenak azeriak dira. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait eta kirola egitea ere bai. Nire kirol gustukoenak esku-pilota eta saskibaloia dira. Nire jokorik dibertigarriena JUNGLE da. Erreala taldekoa naiz eta nire ustez, jokalaririk  hoberena Illarramendi  da. Gehien gustatzen zaidan kolorea urdina da eta nire janaririk gustukoenak makarroiak eta arroza dira. AGUR ETA ONDO PASA!

NAGORE

BEST FRIENDS:

Kaixo! Nire izena Windel da. 5. mailan nago eta Beltz taldekoa naiz. 2008 urteko abenduaren 18an jaio nintzen.  Urtebeteko anaia bat dut. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait.  Nire lagun hoberenak Jokin, Luka, Uxio eta Oihan dira. Nire animalia gustukoenak otsoak dira. Tabletarekin jolastea gustuko dut. Nire kirol gustukoena futbola da. Nire ustez, kolore politena gorria da eta janaririk goxoenak pizza eta hanburgesak dira. Nire youtuber gustukoena Vegettaeta da eta nire bideo-jokorik gustukoena Fortnite da.

WINDEL

BEST FRIENDS