AURKEZPENA

 

HAIZEA ETA IMANOL

Kaixo lagunok! Imanol eta Haizea gara. 3. ziklokoak gara eta gure web-orria egiten ari gara. Lan asko egiten ari gara eta espero dugu asko gustatzea.

Agur eta ondo pasa eguna!

Kaixo! Nire izena Imanol da. 6. mailan nago eta Berde  taldekoa naiz. 2008 urteko otsailaren 6an jaio nintzen. 15 urteko anaia bat dut. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait.  Nire lagun hoberenak Jose, Aitor eta Iñigo dira. Nire animalia gustukoenak zaldiak dira. Mugikorrarekin jolastea gustuko dut. Nire kirol gustukoena futbola da. Nire ustez, kolore politena berdea da eta janaririk goxoenak makarroiak eta txuletak dira. Nire youtuber gustukoenak Logan g., Wilyrex eta El churches dira.

Kaixo! Ni Haizea naiz eta 9 urte ditut. 5. mailan nago eta Beltz taldekoa naiz. 13 urteko anaia bat dut. Lagun asko ditut eta hoberenak Arale, lidia eta iriane dira. Hauekin jolastea gustatzen zait eta zaldian ibiltzea ere gustuko dut. Nire animalia gustukoena zezena da. Nire janari gustukoena pizza da. Gustatzen zaidan abeslaria Aitana da. Nire kirolik gustukoena errugbia da.  Nire kolore gustukoena laranja da.