AURKEZPENA

 

NAROA ETA TERESA

Kaixo! Ni Naroa naiz eta 11 urte ditut. 6. mailan nago eta Berde taldekoa naiz. 19 urte dituen ahizpa bat daukat. Nire lagun hoberenak Nagore, Alba, Ainhoa, Harri, Djeneba eta Maren dira. Gehien gustatzen zaidan animalia katua da. Wiin jokoa gustatzen zait. ‘Goazen’ telesaioa ere gustatzen zait. Nire kirolik gustukoenak igeriketa eta saskibaloia dira. Nire talde gustukoena Reala da. Nire youtuber gustokoena Iban Garcia da. Janari gustukoenak entsalada eta pisto dira. Nire ustez, kolore politena urdina da.

AGUR TA ONDO PASA!!!

Kaixo! Nire izena Teresa da. 5. mailan nago eta Beltz taldekoa naiz. Maiatzaren 12an jaio nintzen 2009 urtean. Hiru anaia ditut. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait. Nire animalia gustukoenak txakurrak dira. Nire kirol gustukoena saskibaloia da. Nire ustez, kolore politena urdina da eta nire janaririk gustukoena arroza da.  

AGUR ETA ONDO PASA!!!

 

Kaixo! Naroa eta Teresa gaituzue. 3. zikloko ikasleak gara eta gaur gure web-orria egiten ari gara. Bertan gauza politak ditugu zuentzat.

Espero dugu zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa!!!