AURKEZPENA
 

Kaixo lagunok! Gaurkoan Mausami eta Axier gaituzue gure weba egiten. Biok Ordiziako Urdaneta ikastetxean ikasten dugu 3.zikloan. Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa!

Kaixo! Nire izena AXIER da eta 11 urte ditut. Zumarragan jaio nintzen, baina Itsasondon bizi naiz. 6. mailan nago Urdin taldean. Nire lagunik hoberenak Ibai, Iker eta Alex dira. Zezenak dira nire animalia  gustukoenak. Espagetiak karbonara erara jatea asko gustatzen zait. Nire kolore gustukoenak gorria eta berdea dira eta futbola gehien gustatzen zaidan kirola da. Marshmello, Fortnite Vejeta777 dira nire youtuber gustukoenak.

Kaixo! Ni Mausami naiz eta 11 urte ditut. 6. mailan nago eta More taldekoa naiz. 11 urteko ahizpa bat daukat.    Lagun asko ditut eta hoberenak Mansuni, Adesuwa, Alaitz, Ana, Ane, Abies eta Lucia dira. Lagunekin jolastea, marraztea eta futbolean jolastea gustuko dut. Nire animali gustukoenak zaldiak, katuak, txakurrak, untxiak, geopardoak ets sugar glidersak dira. Nire janari gustukoena spagetiak dira. Pianoa jotzen dut. Nire abeslari gustukoenak BTS eta Twice dira. Nire kolore gustukoena morea da.