AURKEZPENA
 

IZARO ETA NORA

Kaixo!! Hemen IZARO  eta NORA gaituzue geure web-orria egiten. Bertan gauza interesgarri asko jarri behar ditugu zuek ikusteko. Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa !!!

Kaixo! Nire izena Izaro da. 11 urte ditut. 5. mailan nago eta Hori taldekoa naiz. Apirilaren 8an jaio nintzen 2008garren urtean. Laia izeneko ahizpa bat eta Alen izeneko anaia bat dut. Nire lagun hoberenak Nora, Enara, Ainhoa eta Nagore dira. Nire gelako lagun hoberenak Nahia, Elaia, Ane, Nora, Mikel, Lier eta Pablo dira. Nire animalia gustukoenak txakurrak eta katuak dira. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait. Nire zaletasuna kirola egitea da. Futbola, saskibaloia eta eskupilota gustuko ditut. Erreala taldekoa naiz eta nire futbolaririk gogokoena Illarramendi da. Urdina, nire ustez, kolore politena da. The Crazzi Haacks youtuberrak oso onak direla iruditzen zait. Nire ustez, telesaio entretenigarriena ‘Entre hermanos’ da. Niretzat janaririk goxoena paella da. Poesiak asko gustatzen zaizkit eta Gabonak ere bai. 

Kaixo! Nire izena Nora da eta 11 urte ditut. 5. mailan nago eta Hori taldekoa naiz. Urtarrilaren 6an jaio nintzen 2008 urtean. Nire anaiak Asier izena du eta nire ahizpak Ane. Nire lagun hoberenak Natale, Nagore, Izaro, Ainhoa, Naroa eta Enara dira. Nire gelako lagunik onenak Izaro, Ane, Elaia, Nahia, Pablo, Mikel eta Lier dira.  Nire kirol gustukoenak saskibaloia, futbola, mendian ibiltzea eta eskupilota dira. Nire futbol-talde gogokoena Real Sociedad da eta Oiarzabal eta Illarramendi dira nire jokalari gustukoenak. Nire jolas gustukoena Fortnite da. Niri gustatzen zaizkidan liburuak Bat batekoak dira. Nire animalia gustukoena txakurra da. Nire youtuber gustukoenak The crazy haacks eta Thegrefg dira. Nire janaririk gogokoenak arroza eta haragia dira.