AURKEZPENA
 

Kaixo lagunok ! Gaurkoan Abi eta Ana gaituzue txikiweba egiten. Espero dugu gure lana asko gustatzea.

Agur eta ondo pasa!

Kaixo! Ni Abi naiz eta 10 urte ditut. 5. mailan nago eta Gorri  taldekoa naiz. 12 urteko ahizpa bat dut. Lagun asko ditut eta hoberenak Casia, Ainhoa Goikoetxea, Jaione eta  Naroa dira. Lagunekin jolastea gustatzen zait eta zaldian ibiltzea gustuko dut. Nire animalia gustukoenak katuak, zaldiak eta txakurrak dira. Nire janari gustukoenak makarroiak, pizza eta arroza dira. Niri gustatzen zaizkidan abeslariak Bad Bunny etaTwin Melody dira. Nire kirola gustukoenak saskibaloia eta futbola dira. Nire kolore gustukoenak turkesa eta arrosa dira.

Kaixo! Ni Ana naiz eta 11 urte ditut. 6. mailan nago eta Beltz taldekoa naiz. lagun hoberenak Mansuni, Mausami, Laura, Naroa, Abdallah, Ares, lucia eta Abi ditut.

Nire kirolik gustukoenak zaldiz ibiltzea, igeriketa, saskibaloia, futbola, bizikletaz ibiltzea, rallyak, yoga, aletak, eskubaloia, eskiatzea ... dira. Nire talde gustukoena Reala da. Nire futboleko jokalaririk gustukoenak Oyarzabal, juanmi eta Wiliam Jose dira. Nire janari gustukoenak nire bi amonek prestatutakoak dira. Nire animalia gustukoenak zaldiak, putreak, txakurrak, katuak, baserriko animaliak... dira. Xumi izeneko txakur bat dut, caniche toy bat da eta marroi argia da. Nire zaletasunak zaldiz ibiltzea, igeriketa, rallyak ... dira. Michael Schumacher eta Ayrton Xenna dira eta izango dira nire  auto pilotorik gustukoenak. Nire kolore gustukoena arrosa da. Handitan albaitaria izan nahi dut, amazona bat ( zaldiz lasterketak egiten dituena) eta zaldiz ibiltzeko erakusten duen andereñoa. Handia naizenean zaldi bat eduki nahi dut Spirit izenekoa. Nire abeslaririk gustukoenak Bryan adams, Los secretos, Dire straits dira eta Bud bunny eta Marshmellow eta regettoia asko gustatzen zait.


AGUR TA ONDO PASA!!!


900 × 1900https://www.google.es/imgres?imgurl=https%3A%2F%2Fbanner2.kisspng.com%2F20180525%2Fuyw%2Fkisspng-willian-jos-real-sociedad-ud-las-palmas-real-zar-jose-5b08d843ba7310.2418159415273063077637.jpg&imgrefurl=https%3A%2F%2Fwww.kisspng.com%2Fpng-willian-jos-real-sociedad-ud-las-palmas-real-zar-2428255%2F&docid=et9gNaYUtysK1M&tbnid=6khvzj1l6s9TLM%3A&vet=10ahUKEwj0t_PUnKfhAhVC8OAKHcWPDU4QMwh5KDMwMw..i&w=900&h=1900&hl=eu&safe=active&bih=1802&biw=2336&q=wiliam%20jose&ved=0ahUKEwj0t_PUnKfhAhVC8OAKHcWPDU4QMwh5KDMwMw&iact=mrc&uact=8shapeimage_2_link_0