Kaixo, ni Manex naiz. 6. mailan nago eta Berde taldeko ikaslea naiz. Arreba bat dut. Nire lagunak David, Pablo, Denis eta Andrei  dira. Nire idoloa Lebron James saskibaloiko jokalaria da. Los Boston Celtics nire saskibaloiko talderik gustukoena da. Gehien gustatzen zaidan animalia txakurra da. Nire janaririk gustukoena burritoa da. Nire kolore gustukoenak morea eta arrosa dira. Eta nire telesaio gustukoena ‘Rick and Morty ‘ da.

 

MANEX

Kaixo!! Hemen IZARO  eta MANEX gaituzue geure web-orria egiten. Bertan gauza interesgarri asko jarri behar ditugu zuek ikusteko. Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa !!!

Kaixo! Nire izena Izaro da. 5. mailan nago eta Hori taldekoa naiz. Apirilaren 8an jaio nintzen 2008 urtean. Laia izeneko ahizpa bat eta Alen izeneko anaia bat ditut. Nire lagun hoberenak Nora, Natale, Enara, Ainhoa eta Nagore dira. Nire animalia gustukoenak txakurrak eta katuak dira. Lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zait. Nire zaletasuna kirola egitea da. Futbola, saskibaloia eta eskupilota gustuko ditut. Erreala taldekoa naiz eta nire futbolaririk gogokoena Illarramendi da. Urdina, nire ustez, kolore politena da. The Crazzi Haacks youtuberrak oso onak direla iruditzen zait. Nire ustez, telesaio entretenigarriena ‘Entre hermanos’ da. Niretzat janaririk goxoena pizza da. Poesiak asko gustatzen zaizkit eta Gabonak ere bai.