AURKEZPENA
 
 
IMANOL ETA ELISEI

Kaixo lagunok!!!  Gaurkoan Imanol eta Elisei gaituzue gure web orria egiten. Egun hauetako lana gure web orrian aurkeztuko dizuegu.

Espero dugu zuen gustukoa izatea.

Kaixo! Nire izena Imanol da. 6. mailan nago eta Gorri taldekoa naiz. Ekainaren 10ean jaio nintzen 2007. urtean. Nire lagun hoberenak Iker, Adonis eta Unax dira.  Nire kirol gustukoena futbola da eta Real Sociedad taldea gustatzen zait.  Nire kolore gustukoena  urdina da. Lagunekin egotea gustatzen zait. ‘Bat Pat’ liburuak atsegin ditut. Nire janaririk gogokoenak makarroiak gaztarekin eta tiramisua dira. Nire youtuber gustukoena Mikecrack eta TheShoterCoC dira.

Agur eta ondo pasa !!!

Kaixo! Ni Elisei naiz eta 11 urte ditut. 5. mailan nago eta Beltz taldekoa naiz. 6 anaia-arreba ditut. Lagunekin jolastea gustatzen zait. “HarryPotter” liburua gustuko dut. Saskibaloian eta botebotean jolastea gustatzen zait. Nire animalia gustukoenak katamotzak dira. Nire janari gustukoenak makarroiak espinakarekin eta pizza  dira. Nire zaletasuna marraztea da.