AURKEZPENA
 
 
Kaixo!! Hemen Ibai eta  Juan gaituzue gure  web-orria egiten. Bertan bideoak, albisteak, argazkiak ... jarri behar ditugu zuek ikusteko. Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.
Agur eta ondo pasa!!!
IBAI ETA JUAN
Kaixo, ni Juan naiz, 6. mailako mutila naiz, 12 urtekoa eta Hori taldean nago. Anaia bat dut. Etxean bi txakur ditut, Pintto eta Orban. Nire animaliarik gustukoenak hontzuriak eta itsas-lehoiak dira. Handitan idazlea izan nahi dut. Irakurtzea eta marraztea gustuko dut. Nire liburu gogokoena ‘Harry Potter’ eta ‘Reino de Ladrones’ dira. Nire janaririk gustukoena perretxikozko pulaoa  da. 
Kaixo, ni Ibai naiz, 5. mailako mutila naiz, 10 urtekoa eta Beltz taldean nago. Etxean bi txori ditut, Freik eta Kira. Nere lagunik hoberenak Aner, Jakes eta Octavian dira. Jolastea eta marraztea gustuko dut. Nire animaliarik gustukoena panda da. Handitan futbolaria izan nahi dut. Nire futbolaririk  gogokoenak Cr7, Oiarzabal eta Dybala dira. Nire janaririk gustukoenak makarroiak eta zopa dira. 

🐼

☺️

😉