AURKEZPENA
 
TABITA ETA ENEKO

Kaixo, nire izena Tabita da eta 12 urte ditut. Errumanian jaio nintzen eta orain Ordizian bizi naiz. Bost anai-arreba ditut, hiru mutil eta bi neska, eta ni etxeko txikiena naiz.

Husky txakurrak asko gustatzen zaizkit eta modazalea naiz, Nicole Cherry eta Alina modeloak dira,  nire kuttunenak hain zuzen ere.

Nire janari gustukoena tiramisua da; nik oso goxoa egiten dut.

Kirol zalea naiz; futbola eta tenisa gustatzen zaizkit. Nire lagunak Miriam, Noemi, Adriana, Gabriela, Monica, Melisa, Jessica... dira.

Kaixo! Gu Tabita eta Eneko gara, biak 3. ziklokoak.
Hau gure 2. web-orria da, espero dugu asko gustatzea.
Beno hasiko gara.

Tabita

   ENEKO

Iepa! Ni Eneko naiz, 11 urte ditut eta Ordiziakoa naiz. 5. mailan nago Hori taldean. 2 anai-arreba ditut: Unai eta Aroa.

Nire kirol gustukoenak saskibaloia eta igeriketa dira. Nire saskibaloi jokalaririk gogokoena Kawhi Leonard da eta igerilaririk gustukoena Adam Peaty.

Nik asko maite ditut Erreala eta Baskonia.

Twin Melody eta Bars&Melody abeslariak asko gustatzen zaizkit. Kubatar erara arrozak eta espagetiek zoratu egiten naute. Jaguarrak dira nire animaliarik faboritoenak. Nire lagunik hoberenak Manex, Markel, Dani, Oier, Jokin, Aratz,

Diego, Eñaut... dira.

Nire telesaio gustukoena Gym Tony da.