AURKEZPENA

 
 

Kaixo!! Hemen  Ana Belen  eta  Naroa  gaituzue gure hirugarren  web-orria egiten. Bertan bideoak, albisteak, argazkiak ... jarri behar ditugu zuek ikusteko.

Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa!!!

 

Kaixo, ni Naroa naiz, 6. mailako neska eta More taldean nago. Ahizpa bat dut. Etxean txakur bat, baratzean beste  bat, lau oilo eta katua ditugu. Katua nire ahizpak orain dela bi urte aurkitu zuen kalean zaurituta. Orain, zorionez, erabat sendatuta dago. Tiritas du izena. Nire animaliarik gustukoenak zaldiak eta txakurrak dira. Handitan albaitaria izan nahi dut. Nire janaririk gustukoena pizza da.


                                                                             

Kaixo! Nere izena Ana da. 5. mailan nago eta Hori taldekoa naiz. Maiatzaren 13an  jaio nintzen 2006 urtean. 2 urteko ahizpa bat dut, Elene izenekoa. Nire  ahizparekin jolastea gustatzen zait. Nire lagun hoberenak Izaro, Ekiñe, Irantzu, Ainara, Laida eta Ixone dira. Nire animalia gustukoenak txakurrak eta zaldiak dira. Nire kirol gustukoena gimnasia erritmikoa da. Arrosa kolorea asko gustatzen zait. Nire janaririk gustukoenak pizza eta gazta-tarta dira.

Nire famosorik gustukoena Almudena Cid da.