AURKEZPENA

Kaixo! Hemen Maikel eta Nagore gaituzue. Biok 3. zikloko ikasleak gara. Gure 3. web orria egiten ari gara. Bertan gauza asko egiten saiatuko gara zuek ikusteko.

Ea gure lana gustatzen zaizuen!

Epa! Ni Maikel naiz eta 11 urte ditut. 6. mailan nago eta Beltz taldekoa naiz. Arreba txiki bat daukat 2 urtekoa Mia izenekoa. Lagun asko ditut eta nire lagunik hoberenak Amadou ,Jon.T, Danel, Jon.C eta Iura dira. Nire kirolik gustukoena futbola da eta jokalaririk gustukoenak Messi, Neymar eta Suarez dira. Niri gehien gustatzen zaidan animaliak txakurrak dira. Nire janari gustukoena pizza da. Nire zenbaki gustukoena 69 da. Nire jolasarik gustukoena Clash Royale da. Eta nire lagunekin jolastea asko gustatzen zait.


AGUR TA ONDO PASA!!!! 

Epa! Ni Nagore naiz eta 11 urte ditut. 6. mailan nago eta Berde taldekoa naiz. Ahizpa bat daukat 7 urtekoa, Gorri taldean dago eta Saioa du izena. Lagun asko ditut eta nire lagunik hoberenak Irati, Irena, Marina, Maria.R eta Nora dira. Nire kirolik gustukoenak igeriketa eta eskubaloia dira eta igerilaririk gustukoena Mireia Belmonte da. Nire futboleko talderik gustukoenak Barsa eta Real Sociedad dira. Niri gehien gustatzen zaidan animalia untxia da. Nire janari gustukoenak arroza eta kaneloiak dira. Nire zenbaki gustukoena 3 da. Nire lagunekin jolastea asko gustatzen zait.


AGUR TA ONDO PASA!!!!