AURKEZPENA
 
 
Kaixo, gu Maddi eta Miren gara. Biok LH3koak  gara, Urdin eta Hori taldekoak, hurrenez hurren.
Hau da elkarrekin egiten dugun bigarren web-orria 
ESPERO DUGU ASKO GUSTATZEA!
MADDI ETA MIREN

Kaixo!! Nire izena Maddi da. 10 urte ditut,5.mailan nago eta Urdin taldekoa naiz. Aitor izeneko anaia bat dut. Nire lagunik onenak Maitane, Izaro, Kiara eta Irantzu dira. Handitan albaitaria izatea gustatuko litzaidake. Nire animalia gustukoenak txakurrak eta katuak dira. Nire kolore gustukoena urdina da. Nire kirolik gustukoenak errugbia eta saskibaloia dira, eta talde hoberena Ampo Ordizia da. Nire janaririk gustukoena arroza tomatearekin da.

                         AGUR ETA ONDO PASA!

Kaixo!! Nire izena Miren da. 10 urte dauzkat, 6.mailan nago eta Hori taldekoa naiz. Nire lagunik onenak Damaris, Oihane, Ane eta Izaro dira. Nire kolore gustukoenak berdea eta arrosa dira eta gehien gustatzen  zaizkidan animaliak zaldiak eta txakurrak dira. Nire kirolik gustukoenak futbola, hegats igeriketa eta zunba  dira. Nire futbol-talderik gogokoenak Erreala eta Barsa dira. Nire janaririk gogokoena pizza da, eta azkenik nire programa gustukoena “Hawaii 5.0”.  Agur eta ondo pasa!!!



                     MIREN

                  MADDI