AURKEZPENA
 
 
Kaixo! Hemen Ane eta Iker gaituzue. Biok 3. zikloko ikasleak gara. Gure 1. web-orria egiten ari gara. Bertan gauza asko egingo ditugu zuek ikusteko. 
Ea gure lana gustatzen zaizuen!
Iker eta Ane

Kaixo! Ni Iker naiz eta 10 urte ditut. 5. mailan nago eta Beltz taldekoa naiz. 15 urteko anaia bat dut eta Imanol du izena. Lagun asko ditut eta hoberenak Ivan, Oinatz eta Markel dira. Gehien gustatzen zaidan kirola saskibaloia da eta NBAko nire ekipo gustukoena Golden State Warriors da eta nire ustez,  hango jokalaririk hoberena Stephen Curry da. Katuak, txakurrak eta marrazoak dira nire animaliarik gogokoenak.  Nire kolorea berde argia da eta makarroiak asko gustatzen zaizkit. 

AGUR TA ONDO PASA!!!!

Kaixo! Ni Ane naiz eta 12 urte ditut. 6. mailan nago eta Hori taldekoa naiz.  4 urteko anaia bat dut eta  Mikel du izena. Lagun asko ditut eta hoberenak Miren, Izaro, Oihane eta Salma dira. Nire janari gustukoena zopa da.  Nire  animalia  gustukoena  txakurra eta nire programa  gustukoenak ‘Soy Luna’ eta ‘Goazen’ dira.

AGUR TA ONDO PASA!!!!