AURKEZPENA

 

Kaixo!! Hemen ROBERT eta IZARO gaituzue gure lehenengo web-orria egiten. Bertan gauza interesgarri asko jarri behar ditugu zuek ikusteko.

Espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.

Agur eta ondo pasa!

Kaixo! Nere izena Izaro da, 9 urte ditut eta 5. mailako Hori taldekoa naiz. Lagunekin egotea asko gustatzen zait. Nire lagun hoberenak Irantzu, Maddi, Maitane eta  Ana Belen dira. Txakurrak ikaragarri gustatzen zaizkit. Nire kirol gustukoena saskibaloia da. Gehien gustatzen zaidan kolorea  urdina da. Eta nire janaririk gustukoena espagetiak dira. Kantatzea asko gustatzen zait eta eskolako abesbatzan parte hartzen dut. Kontzertu asko ematen ditugu, azkena Zerainen izan zen eta primeran pasa genuen kontzertuaz aparte, gauza gehiago egin genuelako: yoga, jolasak, entseguak, bazkaldu, aterpean gau pasa ...

Agur eta ondo pasa!!!!

Kaixo, ni 3. zikloko ROBERT izeneko ikaslea naiz.

11 urte ditut, 6 . mailan nago eta Berde taldekoa naiz.  Lagun asko ditut eta hoberenak Tavi, Amadou, Jon C, JonT , Samuel, Oihan, Maikel, Iura eta Danel dira.

Nire kirol gustukoena futbola  da eta nire ustez, futboleko jokalaririk hoberenak Neymar,  Messi eta Suarez dira eta ekiporik hoberena Bartzelona da.

Nire animalia gustukoena txakurra da.

Urdin kolorea asko gustatzen zait eta nire janari gustukoenak makarroiak eta arroza tomatearekin dira.