AURKEZPENA

 
 

Kaixo!  Hemen Maria eta Zugatz gaituzue. 3. zikloko ikasleak gara. Gaur gure bigarren eguna da txiki weben. Bertan argazkiak, bideoak eta eskolako gauzak jarriko ditugu.

Espero dugu asko gustatzea.

Agur eta ondo pasa!

 

MARIA ETA ZUGATZ

apa! Ni Maria naiz eta 11 urte ditut. 6. mailan nago eta Hori taldekoa naiz. 7 urteko anaia bat dut eta Iñigo du izena. Lagun asko ditut. Musika ikaragarri gustatzen zait eta zeharkako txirula jotzea. Nire ustez,  Amaral musikari hoberena da. Txakur txikiak asko gustatzen zaizkit . Nire janari gustukoena pizza da. Gogoko dudan programa “Alli abajo”  da. Saskibaloia eta igeriketa gustuko dut .


AGUR TA ONDO PASA!!!! 

Iepa! Ni Zugatz naiz eta 11 urte ditut. 6. mailan nago eta More taldekoa naiz. Arreba bat dut: Naiane, 6 urtekoa.  Musika entzutea asko gustatzen zait eta nire ustez, hoberena Uptwon funk da.  Dinosauroak asko gustatzen zaizkit. Handitan elektronikako ingenieroa nahi dut izan. Nire animali gustokoenak belatzak eta tigre-marrazoak dira. Gustuko dudan janariak barazkiak dira. Nire pelikula gustukoenak hauek dira: “JURASIC WORLD” eta “30 DIAS DE OSCURIDAD”. Eta nire kirolik gogoenak saskibaloia eta futbola dira.