AURKEZPENA

 

  JOSUNE ETA ASMAE

Kaixo, gu Asmae eta Josune gara. Gure bigarren web-orria egiten ari gara. Hemen argitaratuko ditugun gauzak gustuko izatea espero dugu.


       JOSUNE


Kaixo, ni Josune naiz, Urdin taldeko 6.mailako ikaslea. 11 urte ditut. Nire janaririk gogokoena txuleta da. Nire animalirik gogokoenak untxiak dira. Nire kirolik gogokoena hegats igeriketa da.

Nire futboleko talderik gustokoena Erreala da eta jokalaria Agirretxe.



Kaixo! Ni Asmae deitzen naiz, 10 urte ditut eta More taldekoa naiz. Donostian jaio nintzen ekainaren 8an eta 11 urte egingo ditut. Bi ahizpa ditut; Allae 4. mailan eta Cheima 3. mailan. Nire familiako batzuk Algelian bizi dira eta udan bertara joaten gara bisita egitera.

Futbola eta saskibaloia asko gustatzen zait, Barca da  nire talderik gustokoena eta Messi nire jokalaririk gogokoena. Udaran  Algeliako futbol-taldean sartzeko asmoa daukat. Niri geopardoak eta marrazo beldurgarriak  gustatzen zaizkit. Pizza ikaragarri gustatzen zait.