AURKEZPENA

 

Kaixo!!! Garazi eta Elbereth gara eta hau gure lehenengo web orria da. Gaur Sasieta Mankomunitateko kideak eskolara etorri dira 6. mailako ikasleoi birziklapenari buruzko tailerrak eskaintzera. Gu bertan izan gara grabatzen eta argazkiak egiten hauen berri emateko. Oso jolas politak iruditu zaizkigu eta primeran pasatu dugu.

Espero dugu gure lana gustukoa izatea.

Garazi eta Elbereth

Kaixo!!!  Garazi naiz eta 6. mailako Beltz taldean naiz. 11 urte ditut eta Ordizian bizi naiz, baina Gaintzan jaio nintzen. Anaia txiki bat dut, 1. mailan dago eta Aritz deitzen da. Abestea, dantza egitea eta zaldian ibiltzea gustatzen zait. Nire animalia gustukoenak zaldia eta untxia dira. Nire kolore gustokoena berde turkesa da. 

Kaixo!!! Elbereth naiz.  5. mailako Beltz taldean naiz eta 9 urte ditut. Ordizian jaio nintzen eta bertan bizi naiz. Ni baino txikiagoa den Luthien izeneko ahizpa bat dut. Mendian ibiltzea, marraztea, eta animaliekin ibiltzea gustatzen zait. Nire animalia gustokoenak zaldia, txakurra eta koala dira. Nire kolore gustokoena turkesa da.