Aurkezpena      

 
 


Kaixo! Celia eta Eneko gara. 3. zikloko Beltz  taldeko ikasleak gara eta gaur gure lehenengo web-orria egiten ari gara. Bertan gauza interesgarri asko ditugu zuentzat. Goizean Goiagi okindegira joan gara 2. Zikloko lagunekin ogia nola egiten den ikustera eta bertan argazkiak egin eta bideo-kamerarekin grabatu dugu. Espero dugu gure lana zuen gustokoa izatea.

Agur ta ondo pasa!

Eneko eta Celia

Kaixo!


Ni Celia naiz. 6.mailako neska naiz, Beltz taldekoa. Nik Gimnasia erritmikoa egiten dut nire denbora librean. Nire untxiarekin jolastea gustatzen zait. Untxiak Perico du izena.


Agur eta ondo pasa!


Kaixo!


Ni Eneko naiz. 5. mailako mutila naiz, Beltz taldekoa. Nire zaletasuna futbola da eta nire denbora librean nire txakurrarekin ibiltzen naiz. Nire txakurrak Bush du izena.


Agur eta ondo pasa!